lunes, 19 de septiembre de 2016

Gazteenpatia proiektuko ikasleak etxera itzuli dira


2016-09-19/ Jon Imanol Ballesteros eta Mikel Borda

Pasa den astean EHUko ikasleak, gaztenpatia proiektuari esker egin zuten bidaiatik bueltatu ziren. Proiektu honek, izenak adierazten duen bezala, elkartasuna eta enpatia bultzatu nahi ditu atzerriko herrialdeekin. Gaztenpatiak eskaintzen dituen herrialdeen artean Guatemala, El Salvador eta Nikaragua aurkitzen ditugu.

Leioako kanpuseko Garapenerako Lankidetza Bulegoa.
Leioako unibertsitatean dagoen Garapenerako Lankidetza bulegoak eramaten ditu egiten diren bidai eta proiektu guztiak. Espe Etxehandiak, bulegoan lan egiten duen laguntzaile batek, proiektuen helburuak eta ideiak azaldu dizkigu: “Bi helburu nagusi ditugu. Lehenengo ikasleen artean sentsibilizazioa sustatzea eta bigarrena beste herrialdeetako ikasleekin harremanetan jartzea”.



Zenbait gradutan; Magisteritza, Gizarte langintza eta Psikologian esaterako, derrigorrezkoak direla honelako praktikak egitea adierazi digu Esperantzak. Baina beste herrialdeetara bidaiatzea ez da bakarrik boluntario batek egin ahal duena. Laguntza txikiekin ere, proiektuetan parte har dezakezu, esaterako futbolean ibiltzen diren umeak entrenatuz.